ENERGIA HIDRAULIKOA

 


ZER DA?

Uraren mugimenduaren energia eskuratzean datza ABANTAILA ETA DESABANTAILA
ABANTAILAK;

ENERGIA HIDRAULIKOA

Energia hidroelektrikoa garbia da, berriztagarria da, eta ez du emisio kutsatzailerik botatzen.

Behar denean sor daiteke elektrizitatea, eta oso aproposa eta bizkorra da energia-eskaera

puntualei erantzuteko (adibidez, zentral nuklear batek oso geldo erantzuten diete aldiuneko

energia-eskaerei). Elektrizitatea sortzeaz gain, ibaiaren ibilbidea erregulatzen dute, eta edateko

uraren horniketa kontrolatzeko erabil daitezke. Urtaro euritsuetan ur-soberakinak pilatu, eta

lehorteetarako ura izaten da. Uholdeak kontrola ditzakete, eta nekazaritzarako lurrak ureztatzeko

erabil daitezke. Izan ere, gaur egun jaten dugun janarien herena ureztatutako lurretatik dator.

Energia gisa elektrizitatea erabiltzeak abantaila asko ditu. Horien artean, garraiatzeko edota gure

etxean erabiltzeko oso garbia eta erraza izatearena. Energia-bihurketaren etekina oso handia

da, % 80/90 bitartekoa eta, bestetik, batez ere tamaina txikiko sistemetan, eragin ekologiko

kaltegarria txikia da. Egun, energia eskuratzeko modu sinple eta merkeena izanik, energia-iturri

berriztagarrietan erabiliena da.

DESABANTAILAK:

Handienetako bat ondokoa dugu ezin dela metatu. Hau da, energia elektrikoa, sortu ahala,

kontsumitu egin behar da. Eta erabiltzen ez dena galdu egiten da. Urtegiek energia metatzeko

bide interesgarria eskaintzen digute. Egia da hainbat energia-iturri (haizea, itsasoa, etab.) ez

direla energia-iturri jarraituak, batzuetan (haizea, olatuak, etab.) gure eskuetatik kanpo dauden

aldagaien menpe daudelako. Beste batzuetan (marea-energia adibidez), energia sortzeko

aukerak aurretik ezagutzen ditugun arren, ordu desegokietan izango dugu (gauez, kontsumoa

txikiagoa denean, alferrik da gehiegizko energia sortzea). Horiek horrela, zer egin? Zergatik ez

erabili energia-soberakin hori ura urtegietara igoarazteko? Hau da, energia elektriko hori erabil

daiteke urari energia potentziala eman eta energia metatzeko. Horrela, elektrizitatea behar

dugun uneetan, energia-soberakina erabiliz (gauez, haize handien eraginez elektrizitate asko

sortu dugunean, etab.) aurretik metatutako ura erabiliko dugu zentral hidroelektrikoetan.

Minizentral hidroelektrikoak Energia hidraulikoa lortzeko bidean, askotan, naturak berak

eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzen ditugu.

NOLA SORTU DA ENERGIA HIDRAULIKOA?
Ur jauzi batengatik sortu egin zen energia hidraulikoa.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ENERGIA BERREIZTAGARRIAK

EGUZKI ENERGIA FOTOBOLTAIKOA