ENERGIA BERREIZTAGARRIAK

BIOMASA 

 Laburpena:

 Biomasa energia alternatibo bat da.Jatorri biologikoak ditu eta erregai zaharrenetako bat da.Hiru motatakoak daude: Biomasa naturalak, naturak eskaintzen dizkigunak; Hondar biomasa, nekazaritzatik ateratzen diren hondakinetatik ateratzen da eta Kultibo energetikoa, guk ekoizten ditugun kultiboak erretzean sortzen den energia. Alde onak eta alde txarra ditu. Energia berriztagarria,merkea, segurua eta emisio gutxikoa eta kutsadura saihesten duela dire alde onetako batzuk. Beste alde, alde txar batzuk produkzio koste garestia, energia errendimendu txikia eta deforestazio mugagabea duela, besteak beste. Produkzio ezberdinetan energia desberdina lor daiteke. Energia termikoaren produkzioan: beroa emateko balio du, Biogasaren produkzioa: konbustiblea lortzeko (gehien bat metanoa) eta azkenik Bioerregaiaren produkzioan: biometanol eta biodiesel sortzeko.

 

Bideoa: 


 

 

ENERGIA EOLIKOA 

 

Laburpena:

 

Energia eolikoa energia berriztagarri bat da. Haize sorgailuei esker haizean bilduta dagoen energia aprobetxatzen du, aerosorgailuen bitartez energia mekanikoa eta elektrikoa sortzeko. Aspalditik erabiltzen da, Egiptoarrek Kristo aurreko 4.500. urtean jada belak erabiltzen zituzten haizearen energia aprobetxatzeko. Energia eolikoa arras erabilpen garrantzitsua izan du istorioan zehar. Egiptoarrek itsasontziak mugitzeko erabiltzen zuten eta gaur egun erabilpen orokorra elektrizitatea sortzea da. Gauza guztiak bezala gauza onak eta gauza txarrak ditu, energia honek batez ere onak ditu. Garestia izan arren gero eta leku gehiagotan ikusi ditzakegu. 

 

Bideoa:


  

 

ENERGIA HIDRAULIKOA:

 

Laburpena:

 

Orain ditugun energia motekin, gehiegi kutsatzen dugu eta diru asko gastatzen dugu, horregatik, energia berriztagarriak etorkizuna direla esaten da. Energia hidraulikoa, horietako bat da. Energia honen  alde onak, alde txarrak, nola funtzionatzen duen…  Jakin nahi baldin baduzue gure booktrailerra ikusi.

 

Bideoa:


 

 

EGUZKI ENERGIA TERMIKOA

Laburpena:

Energia berriztagarriekin ari gara lanean taldeka, gure taldeari (Izan Eliceche, Aimar Del Moral eta Raika Ballarena, DBH 3A) “Eguzki energia termikoa” tokatu zitzaigun egiteko. Zer ikasiko duzue gure booktrailearekin?  Lehenik, jakingo duzue zer diren energia berriztagarriak eta zenbat mota badiren, ondoren, gure energiaren helburua, prozedura eta adibideak ongi ulertzeko, eta azkenik, abantailak, desabantailak, ingurumenarekiko inpaktua eta horrelako informazioa, noski, kreditoak ere. 2-3 minutu hauetan asko ikasiko duzue, ez pentsa, bideoa izanen dela bakarrik argazkiak eta txapa. Oso musika dibertigarria izanen du, aditzean interes gehiagoo jartzeko, gure ahotsak dena azaltzen, argazki eta bideoekin, errazagoa izateko ulertzeko. Anima zaitez eta asko ikasi gure booktrailearekin!


Bideoa:



EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKOA

Laburpena:

 Definizioa: Eguzki-energia fotovoltaikoak eguzkiaren erradiazioa aprobetxatzen du, eta energia elektriko bihurtzen du hori.

Alde onak:

  • sistema isilak dira, garbiak eta ingurumena errespetatzen dute.

  • Etxeko sistemen kasuan, energia asko aurrezten da, kontsumo-puntuan baitaude.

  • Ez du erregailik kontsumitzen eta kutsadurarik sortzen eta denbora gutxi behar da  zentral fotovoltaikoak eraikitzeko

  • Mantenimendu gutxi behar du.

  • Plakak bizi luzeak izaten dute eta egoera klimatikoa zaienei ere aurre egiteko gai dira 

  • Plakak leku praktikoetan jarri daitezke, lekurik kendu gabe, adibidez; teilatutan

  • Teknologia hau gero eta merkeagoa da eta subentzioak eman ohi dituzte

Alde txarrak:

  • Plaken instalazio handiek eragin negatiboa dute inguruneko paisaian hori konpontzeko  etxe bakoitzeko teilatuetan  plaka batzuk jartzen ahal genituen.Eta baita ere plaken errendimendua oso txikia da, eguzki zelulen eraginkortasun baxuarengatik.

  • Argia dagoen bitartean baino ez du energia produzitzen eta eguzkiztapen mailaren araberakoa da.

  • Instalazioaren kostua oso handia du. Baina haien mantentze-lana oso txikia da, eta balio-bizitza luzea dute; beraz, hasierako inbertsioa urte gutxiren buruan amortizatzen da.

Nola hobetu:

- instalazioen prezioak eta silizioaren kontsumoa jeitsi

- Diru laguntzak handiagotu

- Energia hau erabiltzeko kanpainak egin, denak ezagutu ditzaten honen abantailak.

 

Bideoa: 


 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

EGUZKI ENERGIA FOTOBOLTAIKOA